ZALDIKETA KANPAMENDUAK JAIZUBIA 2012EKO UDA

  • SARRERA

Jaizubia Hipika Kluba 1984an sortu zen, eta Frantziako mugaldean dago, Irun eta Hondarribia herrien artean. Jaizubiako paduran dago, Jaizkibel mendiaren oinaldean. Urte osoan, zaldiaren munduarekin zerikusia duten klaseak, ikastaroak eta mota orotako jarduerak egiten dira, maila guztietarako (hastapenetik lehiaketaraino) eta adin guztietarako, 3 urtetik aurrera hasita.

7 urtetik aurrerako umeentzako kanpamentuak dira, eta bertan, zaldiketa eta jarduera estra ugari egin ahal izango dira, hipika leku pribilegiatuan dagoela aprobetxatuz, Gipuzkoako kostaldean eta mendiz inguratuta baitago.

Ez da beharrezkoa zaldiketa-maila jakin bat eta zaldiari buruzko ezagutzak edukitzea, nahikoa da ikasteko gogoa eta gure zaldiekin eta poneyekin eta egin ahal izango dituzten jarduera estra guztiekin (hondartza, surf, eskalada,...) gozatzeko gogoa edukitzea. Aukera aparta da inguru paregabean lagun berriak ezagutzeko.

  • JARDUERAK 

Goizero, HIPIKA jarduerak egingo dira, eta HIPIKAZ KANPOKOAK, arratsaldero.
Hipikatik 50 metrora igerilekua, pilotalekua eta tenis-pista dauzkagu, kanpamentuetakko umeentzat.

  • HIPIKA jarduerak 

Hipika jarduerak Jaizubia hipika klubeko instalazioetan egiten dira (http://www.hipicajaizubia.com).
Hipika klubak, duela bi urte, zaldi-heztegi berritua inauguratu zuen, eta aldagelak dutxa eta guzti, gizarte-kluba, taberna eta ikasgela ere bai. Hiru zaldi-heztegi kanpoko eta paddockak ere badauzka. Guztia, berdegune zabal batez inguratua; han bazkatzen dute zaldiek, krosa praktikatzen da, eta bururatzen zaigun guztia.
Hipika klubak hamaika poney dauzka, zortzi zaldi eta bederatzi eskola-sehtland. Bakoitzak bere izaera dauka, eta ohituta daude adin guztietako umeekin ibiltzen, eta maila guztietan daukate esperientzia.

Goizetan, zaldiketako lau ordu izango dira, eta teoria-klase bat.

Honako hauek dira zaldiketaren teoria eta praktika osatzen duten elementuak:

  • Poneya/zaldia erabiltzea eta zaintzea 

Zaldiaren izaera
Nolakoak diren
Nola ikusten gaituzten
Nola jokatzen duten, zergatik
Nola jokatu behar dugun, zergatik
Zaldiaren beharrak eta zainketak
Zaldiaren elikadura
Zaldiaren morfologia eta anatomia…

  • Zaldiketa-teknika: 

Zaldi gainean gabiltzanean zer laguntza dauzkagun jakitea
Zaldian ibiltzeko laguntzak erabiltzea eta kontrolatzea
Zaldizkoaren eserikoa eta oreka
Oztopoak saltatzea
Heziera klasikoa
Krosa
Zaldiketa-jokoak: Gymkhana, Biraketa,...
* Lauhazkako titulu ofizialak ateratzeko eta lehiaketetan parte hartzeko aukera

  • Ezagutza orokorrak 

Zaldiaren ekipoa ezagutzea
Zaldiaren materiala zaintzea eta mantentzea
Babesgailuak erabiltzea, bendak, izarak…
Praktikatu aurretik eta ondoren ekipoa ikuskatzea
Zaldiaren zainketak
Burdineria
Txertoa eta parasito-kentzea…

*** Kanpamentuetan teoria eta praktika emateko oinarriak:

- 1etik 7ra bitarteko Lauhazka-mailak lortzeko RFHE delakoak gomendatutako liburu ofizialak.
- Zaldiketako monitoreen ezagutza eta esperientzia, bai zaldia maneiatzeko eta haren jokabidea ezagutzeko bai zaldiketa-diziplina desberdinetako zaldiketa-teknikaren teorian eta praktikan.

  • HIPIKAZ KANPOKO jarduerak 

Hipikaz kanpoko jarduera guztiak TXIRIBUELTA elkartearen kargura eta ardurapean egiten dira.

Jarduerak askotarikoak dira, eta hainbat herritan egiten dira (Donostia, Irun, Hondarribia,…)

  • Igerilekua
  • Surfeko hastapenak, (stand up paddle) Hendaiako hondartzan.
  • Piragua, Bidasoako ibai-ahoan.
  • Hondarribiko hondartza.
  • Eskalada rokodromoan.
  • Txingudi badiako bira, itsasontzi-katamaranean.
  • Ginkana, Hondarribiko alde zahar historikoan.
  • Zaldi-lasterketak Donostiako hipodromoan.
  • Bisitaldia, ardi-granjara eta gaztandegira.
  • Mendi-ibiliak eta orientazioa.
  • Bisitaldi gidatua Plaiaundiko Parke Ekologikora (hegazti migratzaileen babeslekua). 

Jarduerak taldearen eta eguraldiaren arabera antolatzen dira.

  • OSTATUA 

Klubak egurrezko etxola  bat du, Txiribuelta  elkarteko haurrek eta  monitoreek kanpamentuetan bertan lo egin dezaten prestatuta.
Umeek ohatzeetan lo egiten dute, eta Jaizubia hipika klubeko instalazio erabat berrituak erabiltzen dituzte (aldagelak, dutxak, gizarte-aretoa,...), horrela bizikidetzaren esperientzia erabat aprobetxatzeko, naturarekin harremanetan egoteko,... 

  • EGUN BAT KANPAMENTUAN

7:30 – 8:00 Esnatu + *Gosaria

HIPIKA

 9:00: Hipikan harrera egitea

9:00-11:00: Zaldian ibiltzea

11:00-12:00: Ekitazioko teoria

12:00-14:00: Zaldian ibiltzea

14:00 – 15:30: * Bazkaria + Atsedena

 HIPIKAZ KANPOKO JARDUERAK

15:00 – 19:30: Surfa, hondartza, eskalada,… + Merienda

19:30 – 21:00: Norbera garbitzea, denbora librea,...

21:00:  * Afaria

21:30 – 22:30: Gau-giroa: jolasak, antzerkia, ipuin-kontalaria,…

* Jaizubia Hipika Klubeko Jumping taberna. 

  • KANPAMENTUKO MONITOREAK 
  • ZALDIKETAKO MONITOREAK:

Monitoreak zaldiketan tituludunak dira (I eta II. Mailak), eta esperientzia handia daukate zaldiketako diziplina desberdinetan (Heziera klasikoa, Jauzia, Krosa, Osoa, Biraketa, Etologia,…), eta urteak daramatzate adin eta maila guztietan klaseak ematen.

  • HIPIKAZ KANPOKO JARDUERETARAKO MONITOREAK:

Txiribueltako taldeko monitoreak ingurumenean jarduera fisio-kiroletako eta aisialdi tituludunakdira, eta esperientzia zabala denbora libreko heziketaren alorrean, gizarte-kulturazko animazioan, gizarte-heziketan eta kirol anitzetan.

  • BETEKIZUNAK
  • ADINA

7 urtetik aurrera.

  • ZALDIKETA MAILA

Kanpamentuak zaldiketa-maila guztietako umeentzako dira, hastapenetik lehiaketara arte.
Beharrezkoa denean eta monitoreek egoki iritzitakoan, zatitu egingo dituzte zaldiketa-klaseak eta/edo taldeak, ezagutzen eta/edo adinen arabera.

  • TALDEAK

Taldeak 5 umekoak izango dira, gutxienez, eta 15ekoak, gehienez, aste bakoitzeko.

  • HIZKUNTZA

Taldeko umeen arabera aukeratuko da oinarri-hizkuntza; euskara eta/edo gaztelania

** Ahalik eta talde homogeneoenak osatuko dira, une oro zaldiketa-maila eta hizkuntza kontuan hartuta.

  • DATAK

- Osoa : Asteak larunbatetik arratsaldeko 19:00etatik hurrengo larunbateko 13:00ak arte izango dira.
- Lojamendurik gabe eta Hipika: asteak  igandetik goizeko 9:00etatik hurrengo  larunbateko 14:00ak arte dira.
- Umeak nahi duten aste-kopurutarako izena eman dezakete, segidan nahiz tartekatuta.

1. astea

Ekainak  30–  Uztailak 7 

2. astea

Uztailak 7 - 14

3. astea

Uztailak 14 - 21

4. astea

Uztailak 21 - 28

5. astea

Uztailak 28 – Abuztuak 4

6. astea

Abuztuak 4-11

7. astea

Abuztuak 11 - 18

8. astea

Abuztuak 18 - 25

9. astea

Abuztuak 25 – Irailak 1


  • ASEGURUAK

Erantzukizun zibileko asegurua, istripuetako asegurua, monitore-asegurua.
Umearen urte horretako federazio-lizentzia. 

  • MEDIKU ARRETA

Zerbitzu medikoa (Bidasoako Ospitalea), Jaizubia hipika klubetik 500 metrora. 

  • PREZIOAK

Prezioak kanpamentuko aste-kopuruaren eta erregimen-motaren araberakoak izaten ari dira.
Tarifa guztietan %10eko beherapena aplikatuko zaio kanpamentuan izena ematen duen bigarren anaia/arrebari, eta %20koa, hirugarrenari.

 

1) OSOA

2) OSTATURIK GABE

3) HIPIKA BAKARRIK

Aste 1

   600€

  450€

250€

2  aste

1.080€

  810€

450€

  • HIPIKA + OSTATU-HARTZEA + HIPIKAZ KANPOKO JARDUERAK
  • HIPIKA + HIPIKAZ KANPOKO JARDUERAK (Elikadura barne)
  • HIPIKA (Hamaiketakoa barne). 
  • AURREMATRIKULA ETA BEHIN BETIKO IZEN-EMATEA
  • Umearen AURREMATRIKULA egingo da kanpamentuetarako, datak, hizkuntza, erregimena eta abar adieraziz.
  • Aurrematrikula hori fax edo e-mail bidez bidaliko da klubera.
  • Jaizubia Hipika Klubak kanpamentuetan tokia izatea baieztatuko du, eta horrela tokia gordeta geratuko da.
  • BEHIN BETIKO IZEN-EMATEA eta guztizko zenbatekoaren %50 banku-transferentziaz sartzea tokia baieztatu ondorengo aste material 1eko epean egingo da.
  • Izen-ematea eta transferentziaren egiaztagiria fax edo e-mail bidez bidaliko dira.
  • Kanpamentua baino hamar egun lehenago ordainduko da gainerako %50, banku-transferentziaz. 

* Aurrematrikularen eta/edo behin betiko izen-ematearen orria eskuragarri dago hipikaren web orrian edo telefonoz edo e-mailez eskatu ahal dira.

Tel.: 943619015
Faxa: 943660310
E-maila: hipijaizubia@hotmail.com

Bulego-ordutegia::

Astertetik Igandera: 18:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara

 

  • Baliogabetzeko gastuak:
  • 30 egunetik gorako aurrerapenaz: ez dira 60€ itzuliko.
  • Kanpamentua baino 30 egun lehenago: ordaindutako guztizkoaren %70 itzuliko da.
  • Kanpamentua baino 29 eta 15 egun bitartean lehenago: ordaindutako guztizkoaren %50 itzuliko da.
  • Kanpamentua baino 14 egun lehenagotik behera, ez da kopururik itzuliko, tokia okupatzen denean salbu (kasu horretan, %100 itzuliko da). 
  • GARRAIOA

Biltzeko lekua Jaizubia Hipika Kluba izango da, kanpamentuaren lehenengo egunean, larunbatean, arratsaldeko 19:00tan.
Laguntzaileak bidaia aprobetxatu eta ingurua ezagutu nahi izanez gero, asteburua denek elkarrekin igaro dezakezue. Aterpean edo inguruko nekazari-etxeetan har dezakezue ostatu. (Informazio gehiago: http://www.irun.org/turismo/comer_dormir.asp edo Hondarribia-Irun Eskualdeko Bulegoa, Tel: 943645458. turismo@bidasoa-activa.com / www.bidasoaturismo.com)

  • KANPAMENTUKO ARAUAK
  • OROKORRAK: 
    • Uneoro errespetatuko dira kideak, monitoreak eta koordinatzaileak
    • Konpromisoa hartu behar da animaliak errespetatuko direla eta kanpamentuko instalazioak eta gelak behar bezala erabiliko direla.
    • Nahitaezkoa da jardueretara joatea eta garaiz ibiltzea.
    • Erabat debekatuta dago erretzea, edari alkoholdunak edatea eta/edo drogak edo estupefazienteak hartzea.
    • Errespetu faltazko eta arduragabekeriazko jokabidea zigortu egingo dute kanpamentuko arduradunek.
    • Atseden-orduetan bakarrik utziko da mugikorrak erabiltzen.
    • Errespetatu egingo dira oinarrizko higiene-arauak.
    • Ez da gomendatzen kanpamentura baliozko objekturik ekartzea. Ekarriz gero, kanpamentuko arduradunek ez dute erantzukizunik izango, haiek galdu edo lapurtuz gero.
  • HIPIKAKO JOKABIDE KODEA
    • Zaldi-kirol guztietan zaldia da burujabea.
    • Zaldiaren ongizatea hezleen, entrenatzaileen eta zaldizkoen, jabeen, komertzianteen, antolatzaileen, babesleen eta epaimahaien gainetik dago.
    • Zaldiei emandako albaiteritzako zaintza eta tratamendu guztiek haren osasuna eta ongizatea ziurtatu behar dute.
    • Uneoro maila ona eduki behar da zaldiaren elikaduran, osasunean, higienean eta segurtasunean.
    • Giro osasuntsua eduki behar da zaldiak garraiatzerakoan. Neurri egokiak hartu behar dira, aireztapena egokia izan dadin eta janari eta ur nahikoa izan dezaten, betiere erregularki emanez.
    • Interes berezia jarri beharko da entrenamenduetan eta zaldiketako kirolaren praktikan instrukzioa hobetzeko, eta era berean, ikasketa zientifikoak eman beharko dira zaldien medikuntzari buruz.
    • Funtsezkoak dira zaldiaren interesa, osasuna eta zaldizkoaren gaitasuna.
    • Zaldiketa-mota bakoitzak eta entrenatzeko metodo bakoitzak zaldia izaki biziduntzat hartu beharko dute, eta baztertu egingo dute FEI delakoak gehiegizkotzat jotzen duen teknika oro.
    • Federazio Nazionalek kontrol egokiak ezarri beharko dituzte, haren jurisdikziopean dagoen pertsona eta organo orok zaldiaren ongizatea errespeta dezan.
    • Zaldiketa kiroleko erregelamendu nazionalak eta nazioartekoak, zaldia babesteari dagokionez, errespetatu egin beharko dira, lehiaketa nazional eta nazioartekoetan ez ezik, entrenamenduetan ere. Erregelamenduak etengabean berrikusi beharko dira, zaldiarekiko errespetua ziurtatzeko.

 

Arau hauek guztiak oinarrizkoak dira, kanpamentuaren erritmoa ez hausteko eta parte-hartzaileetako inor ez kaltetzeko. Irizpide eta arau hauetako bat bete ezean, monitore eta koordinatzaile taldeak aztertu egingo du eta neurri egokiak hartuko ditu, eta kanpamentutik botatzea ekar lezake, egoki irizten badiote.

 
Campamentos a caballo 2010

2011 ARGAZKI KANPAMENDUAK